Lege oharraren barruan osaturiko Datuak Babesteko Politika

Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Bazkunde Ofizialak eta Chambre de Commerce de d'Industrie Bayonne Pays Basque (aurrerantzean, BIHARTEAN), Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta, bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.Izaera pertsonaleko datuen kudeaketa egokia bermatzeko xedearekin, tratamendu-prozesuan parte hartzen duten BIHARTEAN-ko langile guztiek erakundeak ezarri dituen datuak babesteko politika guztiak ezagutzen dituzte, izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatuz, bai eta izaera pertsonaleko datuak eraginkortasunez eta ahalik eta azkarren leheneratzeko gaitasuna bermatuz ere ezbeharren bat gertatzen den guztietan.Indarreko araudiaren arabera, BIHARTEAN ez dago Datuen Babeserako Ordezkari (DBO) bat izendatzera behartuta, egindako tratamenduetan ez baita datu sentikorrik erabiltzen. Nolanahi ere, zure esku gaitzazu edozein erreklamazio, kontsulta eta/edo iradokizunerako. Horrez gain, ondoko alderdien inguruko informazioa jartzen dugu zure esku:

  1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduraduna
Arduradunaren identifikazioa: Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Bazkundea, Q2073001F IFK.
Posta-helbidea: Tolosa hiribidea, 75 – 20018 Donostia - Gipuzkoa
Webgunea: www.camaragipuzkoa.com
Harremanetarako posta-e: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Harremanetarako telefonoa: 943 000 300
Arduradunaren identifikazioa: Chambre de Commerce de d'Industrie Bayonne Pays Basque, CIF FR5L186400057
Posta-helbidea: 50/51 Allées Marines, BP 215, 64102 Bayonne
Webgunea: www.bayonne.fr
Harremanetarako posta-e: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Harremanetarako telefonoa: 05 59 46 59 46
  1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua. Xedea eta iraupena
Izaera pertsonaleko datuak eskatzen dizkizun bakoitzean, BIHARTEAN berariaz jakinaraziko dizu zertarako erabiliko diren berariaz baimendu dituzun datu horiek, datuak jasotzeko unean. BIHARTEAN aipatu datuak beste xede baterako erabiliko nahi balitu (normalean, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen BIHARTEAN-ren jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko), zure esanbidezko adostasuna eskatuko dizu aldez aurretik. Merkataritza-informazioa igortzeko zure baimena eman badiguzu, jakin ezazu “merkataritza profil” bat osatzeko aukera izango dugula jasotako datu horiekin, gure informazioa zure interesetara hobeto egoki dezagun; nolanahi ere, gaineratu beharra dago ere ez dela profil horretan bakarrik oinarrituriko erabaki automatizaturik hartuko.Izaera pertsonaleko zure datuen erabilera mugagabea izango da, zure datuak ezabatzeko eskubidea gauzatzen ez baduzu. Hori gertatzen bada, izaera pertsonaleko zure datuak ezabatuko ditugu, indarreko legediak dioenari jarraiki epe zehatz batean zehar gordetzera behartuta gauden datu horiek salbu (gure zerbitzuen fakturazio-datuak, esaterako).
  1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren legezkotzea
Izaera pertsonaleko zure datuak tratatzeko legezkotzen gaituen legezko oinarria tratamendu horretarako eman duzun adostasuna edo baimena da. Orokorrean, xede nagusirako eskatuko dizu zure adostasuna BIHARTEAN (eskatu duzun zerbitzua eskaini ahal izatea). Adostasuna ez emateak, ondorioz, eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ezintasuna ekarriko du. Xedea bigarren-mailako besteren bat balitz (BIHARTEAN-ko merkataritza izaerako informazioa bidali ahal izatea), xede horrekin eginiko bidalketak baimentzen dituzula berariaz adierazi beharko duzu; bigarren-mailako xede hori baimenduko ez bazenu, merkataritza izaerako informazioa bidaltzeko baimenik ez duela ulertuko du Bazkundeak eta, horrenbestez, ez du mota horretako bidalketarik egingo.
  1. Izaera pertsonaleko zure datuen hartzailea
BIHARTEAN ez ditu izaera pertsonaleko zure datuak hirugarrenen esku utziko. Mota horretako lagapen bat egitea aurreikusiko balitz, zure esanbidezko adostasuna edo onarpena eskatuko litzateke, lagapenen onuradunak zeintzuk liratekeen adieraziz. Aipatu onuradunak argi eta garbi jasota ez baleude, onuradunen kategoria jakinaraziko litzateke.BIHARTEAN izaera pertsonaleko zure datuak erabiltzeko gai izango diren hirugarrenak kontratatzeko gaitasuna dauka, ordea. Aipatu tratamendua zerbitzu baten eskaintzaren barruan emango da soilik eta tratamendu-agindu bat sortuko da, arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituena. Kasu horietan, BIHARTEAN dagokion datuak babesteko kontratu-markoaren bidez arautuko du tratamendu-agindu hori. Kontratuak argiro jaso beharko ditu bi aldeek izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduan hartuko dituzten konpromisoak, konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez.Tratamendua egiteko arduraduna Europatik kanpoko erakunde bat balitz, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritziz segurtasun-maila berdintsuak dituzten entitateekin lan egingo da. Segurtasun-maila hori ondoko bideen bidez egiaztatu ahal izango da:
  • Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunaren babes-maila berdintsua duten herrialdetako zerrendan sartuta dago.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren berariazko baimena dauka datuak nazioartean transferitzeko.
  • Zerbitzua eskainiko duen enpresak EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean lan egiten du.
  1. Izaera pertsonaleko zuren datuen tratamenduari loturiko eskubideak
 BIHARTEAN tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen titularra zaren heinean eta arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 15a eta 21a bitarteko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu eta/edo eramangarritasuna bermatzeko eskubideak gauza ditzakezu uneoro. Horretarako, BIHARTEAN-rekin harremanetan jarri beharko zara, ohiko komunikazio-bideez baliatuz eta, bereziki, Datuak Babesteko Politika honen 1. puntuan ezarritako harremanetarako datuen bitartez, gauzatu nahi duzun eskubidea zein den adieraziz. Horretarako, zure burua argi eta garbi identifikatu beharko duzu, gauzatu nahi den eskubidearen xede diren izaera pertsonaleko datuen titularra zarela bermatuz. BIHARTEAN ahalik eta epe motzenean exekutatuko du aipatu eskubidea eta, beti ere, atzerapen desegokirik izan gabe. Zure eskubideak zeintzuk diren eta hauek gauzatzeko moduen inguruko zalantzarik bazenu, BIHARTEAN zure esanetara dago, beharrezko informazio eta argibide guztiak emateko eta eskubideen gauzatzea errazteko.Eskubideren bat gauzatzeko zure eskariak erantzun egokirik izan ez duela uste baduzu, dagokion erreklamazioa aurkez dezakezu erakunde eskudunaren aurrean; horretarako, hemen duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren harremanetarako datu nagusiak:
  • Datuak Babesteko Espainiakoa Agentzia (AEPD)
Jorge Juan, 628001 Madrilwww.agpd.esHarremanetarako telefonoak: 901 100 099 – 912 663 517
  1. Datuen jatorria
BIHARTEAN tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen jatorria aipatu datuen titular bera izango da, edo bere legezko ordezkaria edo berak berariaz baimendu d(it)uen pertsona edo pertsonak. Trataturiko datu-kategoriak ondokoak izango dira: identifikazio-datuak, ekonomikoak, merkataritza, hezkuntza eta ogibide mailako datuak eta, orokorrean, babes berezirik ez duen izaera pertsonaleko edozein datu.